Nazio Batuek 2022an ezarri zuten Gorroto Diskurtsoari aurre egiteko Nazioarteko Eguna, hots, ekainaren 18a; hori dela-eta, Nafarroako Gazteria Institutuak (NGI) programaren lehen edizioaren inguruko balantze oso positiboa egin du, ingurune digitaletan desinformazioari eta gorroto-diskurtsoei aurre egiteko eta kultura, erlijio eta etnia ezberdinen artean tolerantzia eta errespetua sustatzeko. Ekimena 14 eta 30 urte arteko gazteei zuzenduta dago, eta 2024ko ekainean hasi ziren ezartzen. Nafarroako GGKEen Koordinakundearekin lankidetzan, Foru Komunitateko hainbat hezkuntza-gunetan eta gazte-gunetan garatu da, eta Nafarroako 4.000 gazte baino gehiagorengana iritsi da.