Maria Chivite Navascues Nafarroako Lehendakariak ‘Mamás en Acción’ elkartearen aurkezpenean parte hartu du ostiral honetan, Nafarroako Ospitale Unibertsitarioan. Elkartea haurrak ospitaleratuta dauden bitartean, laguntza sozial edo familia-babes egokirik ez badute, haurrei laguntza hori emateaz arduratzen da. Elkartearen eta NOUren arteko lankidetza-hitzarmenari esker, Nafarroako ospitalea Espainian 54. zentroa izatera iritsi da boluntariotzaren sare horretan.