Chivite Lehendakariak migratzaileen ekarpen demografiko eta ekonomikoa azpimarratu du 2023ko Nafarroa Koloretan Saria emateko ekitaldian

2023ko abenduaren 18, astelehena

Maria Chivite Navascués Nafarroako Lehendakariak migratzaileek Nafarroako gizarteari egindako ekarpen demografiko eta ekonomikoa defendatu du gaur goizean, 2023ko Nafarroa Koloretan saria emateko ekitaldian. Lehendakariak aurtengo irabazleari, NUPeko Iruñeko Konfuzio Gelako arduradunari eta interprete profesionalari, Mónica Yuri, eman dio garaikurra.

Lehendakariarekin bertaratu da ekitaldira hirugarren lehendakariorde eta Etxebizitzako, Gazteriako eta Migrazio Politiketako kontseilari Begoña Alfaro. Ospakizunera bertaratu dira halaber sari honek bere baitan biltzen dituen modalitate ezberdinekin aitortuak izan diren gainerako entitate eta pertsonak. Jared Josue Andino Avila, Giza Eskubideen eta LGTBI+ kolektiboaren eskubideen defentsagatik, hala nola Mohamed Amnay Errami,  Nafarroako batzorde islamikoko ordezkari nahiz Nafarroako komunitate islamikoen federazioko lehendakaria, akzesit bikainekin golardatuak izan dira. Gizarte entitateen eta elkarteen kategoriako Aipamen berezia Lantxotegi Elkarteak jaso du, olgetarekin lotutako esparruan gazte migratzaileen harrera, akonpainamendua eta inklusioa lantze aldera aurkeztutako bere metodologia komunitario berritzaileagatik. Azkenik, aitortza bat egin zaio halaber Haritu Sarea, Haziak, Itaka Escolapios, Katakrak eta Lantxotegi taldeen zereginari, “Koloretako kirola” kategorian; “Acción Contra la Trata” eta “Las Poderosas” elkarteei “Koloretako kultura” kategorian, eta Sakanako Mankomunitateko Anitzartean Zerbitzuari, “Koloretako toki politikak” kategorian.

“Benetako eta ageriko kulturartekotasun” baten sustapena

Chivite Lehendakariak bere mintzaldian nabarmendu egin du pertsona migratzaileek gure gizartean duten garrantzia. Garrantzi hori agerikoa da ez bakarrik bere ekarpen demografikoagatik, baita ekonomikoagatik ere. "Aurten argitaratutako migrazioaren inpaktu ekonomikoaren txostenak – nabarmendu du Chivitek- datu oso positiboak ekarri ditu eta esan du, Foru Administrazioak migraziora bideratutako euro bakoitzeko bi itzuli ohi direla". 

Nafarroako Gobernutik ere antzeman da garrantzi hori, izan ere, garatzen diren politika publikoak zeharkakoak dira eta ia departamentu guztiak eragin ohi dituzte. Chivitek gogora ekarri ditu politika hauen hiru zutabe nagusiak: Harrera eta Akonpainamendu Plana, Kulturarteko Bizikidetza Plana eta Arrazakeriaren eta Xenofobiaren aurkako Borroka Plana. Neurri hauek, Nafarroako asoziazio-ehun zabalaren lankidetza lagun, ahalbidetzen dute, Lehendakariaren esanetan, “benetako eta ageriko kulturartekotasun bat sustatzea eta ahalduntzea, identitate kultural ezberdinak dituzten pertsonen arteko interakzio prozesua eratuz” bere xedea izanik “harmonian eta ahalik eta baldintzarik onenean bizitzea”. Horregatik, Maria Chivitek esan bezala, “sarien entrega honek gure gizatasun komuna bistaratzea eta agerian jartzea suposatzen du. Pertsonek, gure jatorria edo nazionalitatea alde batera utzita, beharrak, beldurrak eta desirak partekatzen ditugu. Eta zniztasunarekin aberasten dugun esentzia unibertsal bat daukagu”. 

Horrez gainera, Alfaro lehendakariordeak gaurko egunez, Migratzailearen Nazioarteko Egunean hain zuzen, sari hau emateak duen garrantzia azpimarratu du. Egun honetan, Alfarok eskertu nahi izan die “125.000 baino gehiago diren migratzaile nafartarrei, bizi proiektuak aurrera eramateko gure lurraldea hautatu izatea. Oso kontziente naiz, zuetako asko diskriminazio eta urrakortasun egoeretan bizi zaretela. Ez utzi inoiz Administrazio Publikoetan egoera hauek planteatzeari”. Ildo horretatik, aipatu du Nafarroak “gizarte zibil eta, kontzientziatu eta antolatu batekin kontatzen duela, Administrazio Publikoek oraindik ere ezagutu ezin ditugun lekuetara iritsi ahal izateko”. Begoña Alfarok gogora ekarri du, bestalde, herri nafartarra migratzailea izan dela bere unean, beraz, eskatu du “orain gure lurraldera etortzen diren migratzaileei guri jasotzea gustatuko litzaigukeen tratu hura bera ematen ahalegintzeko”.

Hirugarren edizioa

Ekitaldia Tronuaren Aretoan garatu da, eta Alfaro lehendakariordearen mintzaldiarekin eman zaio hasiera. Halaber saritua izan den Monica Yu andreak hitz batzuk esan dizkio entzuleriari, golardo honengatik bere esker ona adierazi nahian. Eta azken esku-hartzea, Chivite Lehendakariarena izan da. Musika interpretazioak, Ana Turcan biolinista, Joel Reynoso pianista eta Carlos Soria, txinatar txirula tradizionala den hulusi jolearen esku egon dira.

2023 honetan bere hirugarren edizioa ospatzen duen Nafarroa Koloretan sariaren xedea da kulturarteko bizikidetza eta arrazakeriaren nahiz xenofobiaren aurkako borrokaren aurkako balioak ordezkatzeagatik nabarmentzen diren pertsona, entitate edota ekimen haien aitortza egitea. Lehen edizioak, Chaimae Daoud abokatu eta gizarte integrazio magrebtarraren teknikaria saritu zuen, bigarrenak aldiz, Inacio Gomesek boluntariotzan eta urrakortasun egoerako beste pertsona batzuen monitore eta entrenatzaile gisa eginiko lana aitortu zuen. Eta hirugarren honetan, Mónica Yu andreak komunitate txinatarraren eta nafarraren artean “zubi” gisa duen garrantzia nabarmendu da.

Chivite Lehendakariak migratzaileen ekarpen demografiko eta ekonomikoa azpimarratu du 2023ko Nafarroa Koloretan Saria emateko ekitaldian
International Volunteer Year 2026