María Chivite Navascués Nafarroako Lehendakaria 2025eko Kirol Merezimenduaren Dominak emateko ekitaldiaren buru izan da asteazken honetan. Ekitaldi horretan, Javier Urriza Torres pilotariari Urrezko Domina eman zaio, pilotaren arloan egindako “ibilbide bikain eta aintzatetsiagatik”, 18 urteko ibilbidean 30 txapelketa baino gehiago irabazi baititu.