Chivite Lehendakariak Gurutze Gorria errekonozitu du Nafarroako gizarte zibilaren mobilizazio-indarra bideratzeko duen gaitasunarengatik

2026ko maiatzaren 6, asteazkena

Maria Chivite Navascues Nafarroako Lehendakaria Espainiako Gurutze Gorriko lehendakaria den Maria del Mar Pageo Gimenezekin bildu da Nafarroako Jauregian, maiatzaren 8an Gurutze Gorriaren eta Ilargierdi Gorriaren Munduko Eguna izango dela-eta.
Bileran, Lehendakariak zorionak eman dizkio erakundeari Foru Komunitatean egindako lanarengatik:

“Nafarroako gizarte zibilak aliatu bat du Nafarroako Gurutze Gorrian, mobilizatzeko duen gaitasun izugarria bideratzeko”, esan du Lehendakariak, eta larrialdi humanitarioko egoeretan egiten duten lana nabarmendu du. Baina, batez ere, “Nafarroan, egunerokotasunean egiten duen ekarpena, bereziki biztanleria migratzailearen eta errefuxiatuen harrera eta integrazioa” aipatu nahi izan ditu, egungo ezohiko erregularizazio-prozesuan erakusten ari den bezala, Gurutze Gorria erakunde laguntzaile bezala akreditatuta baitago.

 Chivite Lehendakariak Gurutze Gorria errekonozitu du Nafarroako gizarte zibilaren mobilizazio-indarra bideratzeko duen gaitasunarengatik
International Volunteer Year 2026