María Chivite Navascués, Nafarroako Lehendakariak, eta Ana Redondo, Berdintasuneko ministroak, Sexu Indarkeriei Arreta Integrala emateko Zentroa bisitatu dute gaur Iruñean. Zentroak, asteazken honetan zabalduko ditu ateak eta, urteko 365 egunetan eta 24 orduz, Nafarroa osoan 16 urtetik gorako emakume biktimei nahiz sexu-indarkerietatik bizirik atera direnei eskainiko die arreta; bai erasoa berriki gauzatu bada, zein iraganean, eta salaketa jarri beharrik izanik gabe.