Maria Chivite Navascués Nafarroako Lehendakariak Renovables del Cierzo gune eolikoa bisitatu du gaur goizean. Corellako udalerrian dago, eta Enerfin enpresak sustatu du. Bertan adierazi duenez, “horrelako proiektuek aukera ematen dute Nafarroa 55. Helbururantz erritmo onean abiatzeko”. Xede horren ondorioz, EBko berotegi-efektuko gasen isuriak gutxienez %55 murriztuko dira 2030. urtera arte.