Chivite Lehendakariak desgaitasuna duten pertsonentzako etxebizitzak eraikitzearen alde agertu da, benetako integrazioa lortzeko bide gisa

2026ko ekainaren 2, asteartea

Maria Chivite Navascues Nafarroako Lehendakaria Corellan izan da astearte honetan, desgaitasuna duten pertsonentzako egindako hamaika apartamentu berriren inaugurazioan. Bertan esan du kolektibo horren “benetako integrazioa lortzeko, komunitatean presentzia izatea erraztu behar dela”. Beraz, hori “gure auzoetan bizitzea, espazioak partekatzea, gure udalerrietako jarduera sozial, kultural eta lan-arlokoan parte hartzea eta bizi-proiektu independentea garatu ahal izatea da, beharrezko laguntzekin eta autonomia pertsonalarekiko erabateko errespetuarekin”.

 Chivite Lehendakariak desgaitasuna duten pertsonentzako etxebizitzak eraikitzearen alde agertu da, benetako integrazioa lortzeko bide gisa
International Volunteer Year 2026