María Chivite Navascúes Nafarroako lehendakaria Legardan izan da ostiral honetan, “CPEN Basoa” proiektuaren 2026-2027 kanpainaren aurkezpenean. Ekimenaren helburua baso-suteek kaltetutako lursailak CO₂ xurgatzeko eta ekosistemak birsortzeko gai diren baso bihurtzea da. Hasierako ekitaldian, lehendakariak azpimarratu du “jasangarritasuna erantzukizun partekatua” dela, eta ekimen honen emaitzak “lankidetzaren eta konpromiso kolektiboaren ikasbidetzat” jo ditu.
Fuente: navarra.es