María Chivite Navascués Nafarroako Lehendakariak bilera egin du ostiral honetan Elma Saiz Inklusio, Gizarte Segurantza eta Migrazio ministroarekin, eta, besteak beste, Estatu mailan abian jarriko den migratzaileen erregularizazio prozesuari heldu ahal izan diote. Zehazki, Lehendakariak beste behin azpimarratu nahi izan du gai horrek “Foru Komunitatearentzat eta Espainia osoarentzat” dakarren “aukera sozial eta ekonomiko handia”.