Chivite Lehendakariak azpimarratu du etorkinen erregularizazioa "gizarte osoarentzat aukera bat" dela

2026ko martxoaren 27, ostirala

Maria Chivite Navascues Nafarroako Lehendakaria Nafarroako Enpresarien Konfederazioarekin (CEN) egindako lan-bilera baten buru izan da, migratzaileak erregularizatzeko prozesua dela-eta egin beharreko jarduerak eta ingurukoa partekatzeko. Prozesu hori datorren hilean hasiko da izapidetzen, Espainiako Gobernuaren aurreikuspenen arabera. Eta, Chivite Lehendakariak adierazi duen bezala, "gizarte osoarentzat onuragarria izango da". Hirugarren lehendakariorde eta Etxebizitzako, Gazteriako eta Migrazio Politiketako kontseilari Begoņa Alfarok eta Eskubide Sozialetako, Ekonomia Sozialeko eta Enpleguko kontseilari Mari Carmen Maeztuk ere parte hartu dute bileran. Datozen egunetan sindikatuekin ere landuko da gai hori.

Chivite Lehendakariak azpimarratu du etorkinen erregularizazioa
International Volunteer Year 2026