Maria Chivite Navascues Nafarroako Lehendakariak Espainiako Ekonomia eta Gizarte Kontseiluak egindako "Migrazioaren errealitatea Espainian: politika publikoetarako lehentasunak" txostenaren aurkezpenean parte hartu du ostiral honetan. Bertan azpimarratu duenez, Nafarroa "erreferente bat izan daiteke aniztasuna, eskubideen errespetua eta kulturen arteko bizikidetza Europako gizarte-ereduaren balioen esparruan onartzen laguntzen duen gizarte gisa".