Gizarteratzea eta laneratzea hobetzea, kalteberatasun-egoeretan laguntzea eta diskriminazio mota guztien aurkako borroka dira Calí programa delakoaren oinarri diren hiru ardatzak. Nafarroako Gobernuak eta Europako Gizarte Funtsak finantzatzen dute Ijitoen Idazkaritza Fundazioaren ekimena, eta emakume ijitoak ahalduntzera bideratuta dago, haien berdintasunean aurrera egiteko.