Nafarroako Erdialdeko eta Lizarraldeko 20 bat udalerrik lan-orientazioko bulego mugikor bat dute iaztik. Ilundain Fundazioak ematen du zerbitzu hori, Nafar Lansare-Nafarroako Enplegu Zerbitzuaren eta La Caixa Fundazioaren laguntzarekin, Nafarroako landa-eremuetako langabeei lana bilatzen laguntzeko zerbitzuak hurbiltzeko.