Hirugarren lehendakariordea eta Etxebizitzako, Gazteriako eta Migrazio Politiketako kontseilaria den Begoņa Alfarok gaur goizeko gobernu-bileran iragarri duenez, bihartik hasi eta apirilaren 30era bitarte, Bizigarritasunari buruzko Foru Dekretu berria eskura izango da Nafarroako Gobernuaren Atari Irekian, egin nahi diren proposamenak jasotzeko. Modu horretan, testu honekin oraindik ere indarrean den aurrekoa eguneratuko da, 20 urtetik gorako antzinatasuna duena, etxebizitza guztiek pertsonen bizi-garapenerako gutxieneko baldintza duinak eta egokiak izatea bermatzearren.