“Jasotako laguntzari esker, hemen ametsak lortzeko modukoak dira”. Horrela adierazi du Ibrahim A.A. Ezzedin errefuxiatuak, Etxebizitzako, Gazteriako eta Migrazio Politiketako Departamentuak kudeatutako Babes Komunitarioko programa bati esker Nafarroan artatua izan denak. Guztira, Foru Komunitatean, jada 46 pertsona artatu dira era horretako programei esker, San Francisco Javier Fundazio Zibilaren Tuterako Aita Lasa Zentroaren bidez. Horien emaitzak partekatu ditu aste honetan Bruselan Migrazio Politiketako Zuzendaritza Nagusiak, parte hartzen duen SHARE proiektuaren itxieraren esparruan.