Barneko, Funtzio Publikoko eta Justiziako Departamentuak, Barne Zuzendaritza Nagusiaren bitartez, bi hitzarmen berritu ditu babes zibilaren eta larrialdien arretaren arloan, bata Gurutze Gorriarekin eta bestea DYA Nafarroarekin. Akordio horiek 2020an sinatu ziren, eta gaur egun beste lau urtez luzatu dira 2028ko urrira arte. Akordio horien helburua da bi erakundeekin lankidetza eta jarduera koordinatua ezartzea.