Arrazakeriaren aurkako zinema’ zikloaren 6. edizioa egingo da martxoan

2025ko martxoaren 9, igandea

Nafarroako Gobernuko Etxebizitzako, Gazteriako eta Migrazio Politiketako Departamentua, Migrazio Politiketako Zuzendaritza Nagusiaren bitartez, Nafarroako Filmategiarekin elkarlanean aritu da aurten ere "Arrazakeriaren aurkako zinema" zikloa antolatzeko, martxoaren 21ean ospatzen den Arrazagatiko Diskriminazioa Ezabatzeko Nazioarteko Eguna dela eta. Zikloak seigarren edizioa beteko du eta datorren asteazkenean, martxoak 12, hasiko da ‘Romipen’ eta ‘Carmen, sin miedo a la libertad’ film laburren emanaldiarekin.

Arrazakeriaren aurkako zinema’ zikloaren 6. edizioa egingo da martxoan