"Ezer ez gazteentzat gazterik gabe". Hala adierazi zuen asteazken honetan Margarita Guerrero Estatuko Gazteriaren Institutuko (INJUVE) zuzendariak, Nafarroako 2025-2028 Gazteria Estrategia berria egiteko gazteen partaidetza-mahaien amaieran. Itxieran Txema Burgaleta Nafarroako Gazteriaren Institutuko (NGI) zuzendari gerenteak ere parte hartu zuen, eta Foru Komunitateko ekintzailetzari eta gazteen talentuari eskaini zitzaion tartea.