Altsasu, Tafalla eta Burlata, abenduaren 13, 14 eta 15ean, hurrenez hurren, ‘Ubuntu, el espíritu de África’ musikalaren ordezkaritza hartuko dute, Afrikan nagusi den energia bizitzera gonbidatzen duen proposamena. Giza Eskubideen Nazioarteko Eguna dela eta antolatu dute Nafarroako Gobernuko Memoria eta Bizikidetzako, Kanpo Ekintzako eta Euskarako zein Etxebizitzako, Gazteriako eta Migrazio Politiketako Departamentuek.