Altsasuk Nafar Zentro eta Etxeen XXXVI. jardunaldia hartuko du larunbat honetan

2026ko ekainaren 13, larunbata

Altsasuk Nafar Zentro eta Etxeen urteko jardunaldia hartu du larunbat honetan, eta Foru Erkidegotik kanpo bizi diren nafarrek aukera hori aprobetxatu dute euren lurraldera hurbiltzeko eta jai giroan berriro elkartzeko.

Topaketa 11:00etan hasita, Altsasuko Iortia Kultur Etxean izandako harrera instituzionalean Ana Ollo lehendakariorde eta Memoria eta Bizikidetzako, Kanpo Ekintzako eta Euskarako kontseilariak, Javier Ollo Altsasuko alkateak eta Ana Notivoli Nafar Etxeen Federazio Nazionaleko presidenteak hartu dute parte.

Ollo lehendakariordeak, Sergio Pérez Kanpo Ekintzako zuzendari nagusiarekin batera, 2026ko XXXVI. edizio honetara bertaratzeak ematen dion poztasuna azpimarratu du: "Ohore bat da une hauek gure lurraldetik kanpo bizi zareten baina bihotzean daramazuen nafarrekin partekatzea".

Era berean, Ollok aukera aprobetxatu du Nafar Zentro eta Etxeak osatzen dituzten lagunen garrantzia nabarmentzeko, "gure ohituren eta gure balioez haraindiko enbaxadoreak baitira". Gogora ekarri nahi izan du, halaber, Nafarroako Gobernuan oso kontziente direla urteroko hitzordu honen garrantziaz. Hori dela eta, Memoria eta Bizikidetzako, Kanpo Ekintzako eta Euskarako Departamentuak sail berezi bat du beste autonomia-erkidego eta herrialde batzuetako nafar zentro eta etxeei laguntzeko. Testuinguru horretan, eta Kanpo Ekintzako Zuzendaritza Nagusiaren Kanpoko Nafar Herritarrentzako NEXT Estrategiaren barruan, jardunaldi hori finantzatzeko dirulaguntza dago, aurten20.000 €-koa, Nafar Etxeen Federazio Nazionalari urteko topaketa hau antolatzen laguntzeko.

Nafarroako Gobernuaren 2025-2028 Kanpo Ekintzako II. Planaren 3. ardatzaren barruan, Memoria eta Bizikidetzako, Kanpo Ekintzako eta Euskarako Departamentuak, Kanpo Ekintzako Zuzendaritza Nagusiaren bitartez, hainbat ekimen gauzatzen ditu kanpoan dauden nafar herritarren arteko harremana errazteko. Adibidez, Foru Gobernuak beste autonomia erkidegoetako nafar etxeetan zehar urtero egiten duen bira, aurten honako izenburuarekin: "Navarra era una fiesta (de cine)/Nafarroa besta bat izan zen (zinemarena)"; "Escuelas de Verano/Udako Eskolak" programa, non Argentinako nafarren senideek Nafarroan datorren astean hasiko den kultur murgiltze batean parte hartzen duten; edo Ateak Ireki edo Gazte Munduan ekimenekin elkarlanean aritzea, besteak beste.

Era berean, Ollo lehendakariordeak Foru Gobernuarentzat berak zuzentzen duen departamentua garatzen ari den politikek duten garrantzia azpimarratu du, "bereziki joan den otsailean Nafarroako Komunitateen II. Kontseilua egin izanak, komunitate berriak sartu baitziren, eta horrek erakusten du foro bizia dela gure herritar nafarrak kanpoan hobetzeko eta, beraz, Nafarroa hobetzeko".

Ollok, halaber, Altsasuko Udaleko eta, bereziki, bertako bizilagunen jarrera ona eta abegikortasuna eskertu ditu, ospakizuna prestatzeko lanetan parte hartzeagatik, bai eta Nafar Etxeen Federazio Nazionalak "jai hau bultzatzeko eta mantentzeko urtez urte egindako ahaleginagatik" ere. Azkenik, Alatsaura hurbiltzeko deia egin die herritarrei, euren erakargarritasunaz eta jai-egun honetaz gozatzeko.

Ekimen hau, lehen ‘Nafar Absentearen Eguna’ izenarekin ospatzen zena, Nafar Zentro eta Etxeen Federazioak antolatzen du, dagokion herriko udalarekin lankidetzan, kasu honetan Altsasukoa, eta Nafarroako Gobernuaren babesa du.

Altsasuko ekitaldiak

Egitaraua 10:30ean hasi da, Gasteizko San Francisco Javier Nafar Etxeko Jota Eskolak girotutako ongietorriarekin, eta, ondoren, ekitaldi instituzionala izan da, Iortia Kultur Etxean harrera eginez, zapi eta errekonozimendu banaketa tradizionalarekin.
Eguerdian, Nafarroako Meza ospatzen da Jasokundeko Andre Mariaren Parrokian, Altsasuko Parrokiako Abesbatzarekin.

Ondoren, bertaratzen direnek herriko tokirik adierazgarrienak ikusteko aukera izango dute: Udal Etxea (XVIII. mendea), Otadiako Kristoren baseliza (XVI. mendea), San Pedro baseliza (XIV. mendea), Erkuden baseliza (XIII. mendea), San Joan Bataiatzailearen baseliza (XVIII. mendea) edo Kaputxinoen komentua (XX. mende hasiera). Horrez gain, herrigunetik zehar etxe blasonatuak ikusten paseatzea eta herriko ostalaritza lokaletan bermu batez gozatzea. Azkenik, 14:30ean, herri bazkaria egingo da Burunda kiroldegian, eta 17:30ean, Duo Imperialen musika emanaldia.

XXXVI. edizioa

Jai hau, urtero Nafarroako herri ezberdin batean ospatzen dena, 1989tik aurrera hasi zen. Beraz, topaketa honekin, bere 36. urteurrena betetzen da.
Orain arte, Foru Komunitatetik kanpo bizi diren nafarrak Corellan (birritan), Lizarran, Erriberrin, Zangozan, Tuteran, Iruñean, Elizondon, Vianan, Irunberrin, Azkoienen, Erronkarin, Tafallan, Lodosan, Agoitzen, Los Arcosen, Otsagabian, Milagron, Auritzen, Fiteron, Arguedasen, Artajonan, Funesen, Ultzaman, Mendabian, Izaban, Andosillan, Lekunberrin, Cascanten, Garesen, Lesakan, Castejonen, Lerinen, Cortesen eta, iaz, Oteizan.

 Altsasuk Nafar Zentro eta Etxeen XXXVI. jardunaldia hartuko du larunbat honetan
International Volunteer Year 2026