Begoņa Alfaro Nafarroako Gobernuko hirugarren lehendakariorde eta Etxebizitzako, Gazteriako eta Migrazio Politiketako kontseilariak gaur adierazi duenez, etxebizitzaren prezioaren igoera da desberdintasun sozialen igoeraren arrazoietako bat. Pobreziaren eta Gizarte Bazterkeriaren aurkako Nafarroako Sareak antolatutako bizitegi-bazterketari buruzko jardunaldi batean egin du, eta Carmen Maeztu Eskubide Sozialetako, Ekonomia Sozialeko eta Enpleguko kontseilariak ere parte hartu du.