Alfaro lehendakariordeak gazteak xede nagusi dituzten gorroto-diskurtsoen aurka lan egiteko deia egin du

2025ko irailaren 11, osteguna

Nafarroako Gobernuko hirugarren lehendakariordea eta Etxebizitzako, Gazteriako eta Migrazio Politiketako kontseilaria den Begoņa Alfarok kritikatu du gazteak “gorrotoa manipulatzen eta zabaltzen dutenen xede nagusi” direla, eta desinformazioaren aurka lan egiteko deia egin du. Maldita.es fundazioak eman duen prestakuntza-tailer batean adierazi du; bertan, gazteriako 40 bat teknikarik eta Nafarroako Gazteriaren Institutuarekin lankidetzan aritzen diren erakundeek hartu dute parte. 

Alfaro lehendakariordeak gazteak xede nagusi dituzten gorroto-diskurtsoen aurka lan egiteko deia egin du