Alfaro lehendakariordeak azpimarratu du gorroto-diskurtsoei aurre egitea guztion esku dagoen lana dela

2026ko ekainaren 16, asteartea

“Gorroto-diskurtsoei aurre egitea ez da bigarren mailako kontua, ezta gutxi batzuen egitekoa ere, guztion esku dagoen zeregina baita, eta une honetatik hasita azpimarratu behar dugu”. Horrela adierazi du gaur goizean hirugarren lehendakariordea eta Etxebizitzako, Gazteriako eta Migrazio Politiketako kontseilaria den Begoņa Alfarok, ‘Eraldatzen duten gazteak’ proiektuaren aurkezpenean. Proiektua Ilundain Haritz-Berri Fundazioak bultzatu du, eta Migrazio Politiken Zuzendaritza Nagusiak diruz lagundu du, azken aldian diskurtso horiek gero eta gehiago normalizatzen ari direla ikusita.

 Alfaro lehendakariordeak azpimarratu du gorroto-diskurtsoei aurre egitea guztion esku dagoen lana dela
International Volunteer Year 2026