Aitor eta Iván, Nafarroako Foru Ogasunean arreta emateko beste modu bat

2025ko martxoaren 28, ostirala

M.A.C. Nafarroako bizilaguna da, 44 urte ditu eta langile autonomoa da. Nafarroako Foru Ogasunaren Iruńeko Ezkirotz kaleko bulegora joan da, zalantzatan, PFEZren aitorpena aurkezteko epea hasi delako. Harrera-mahaira sartu bezain laster, Aitor Adalidek eta Ivan Linaresek harrera egin diote. Hezkuntza-premia bereziak dituzten bi gazte dira. Haiek azaldu diote aurkezpen-epeei buruz, hitzordua non eta nola lortu, kredentzialak eta aurkeztu behar dituen inprimakiak nola eskuratu, eta bulegoan arreta nork emango dion. 

Aitor eta Iván, Nafarroako Foru Ogasunean arreta emateko beste modu bat