Nafarroako Gobernuak Ekitaldi Publikoei eta Iraunkortasunari buruzko Foru Dekretu bat onartu du gaur, Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuak egina, hondakinen sorrera prebenitzeko eta ekitaldi publikoetan horien kudeaketa eta ingurumen-jasangarritasuna hobetzeko.
José Maria Aierdi kontseilariak prentsaurrekoan adierazi duenez, “Dekretu hau aurrerapauso garrantzitsua da zero hondakinen politikan, kasu honetan, administrazio publikoek sustatutako ekitaldietan, eta horren jardunak eredugarria izan behar du".
"Era berean, hondakinen kudeaketa egokia salbuespenik gabe sartu behar dela eta salbuespenezko edo jendetasunezko gertaeretan ere egin daitekeela ulertzeko modu bat da. Gainera, Dekretu honen bidez, fenomeno garrantzitsu bati ere aurre egin behar zaio, esaterako sakabanatutako zaborrari, hau da, inguruan abandonatuta geratzen denari”, nabarmendu du.
Foru Dekretua aplikagarria izango da Foru Komunitatean egiten diren eta administrazio publikoek babesten, antolatzen edo diruz laguntzen dituzten ekitaldi guztietan eta/edo lizentzia edo baimen berezia edo administrazio-baimen berariazkoa behar dutenetan, ikuskizun publikoak eta jolas-jarduerak arautzen dituen Foru Legean edo haren ordezko araudian aurreikusitakoarekin bat etorriz.
Bestalde, ez zaie aplikatuko jarduera sailkaturako lizentzia duten lokaletan egin ohi diren ekitaldi publikoei, hau da, ohiko jarduera egiten dutenei (adibidez, ez litzateke aplikatuko Sadar estadioko futbol-partida batean, baina bai leku horretan bertan egin daitekeen kontzertu batean).
Nahitaez bete beharreko neurriak
Foru Dekretua Nafarroako Aldizkari Ofizialean (NAO) argitaratu eta 12 hilabetera sartuko a indarrean, eta nahitaezko neurri batzuk eta aukera batzuk finkatzen ditu. Zehazki, nahitaez bete beharreko neurriek honako hauek ezartzen dituzte:
Ekitaldi Publiko Jasangarria egiaztatzeko intsignia
Nahitaezko neurriez gain, Foru Dekretuak aukerako hainbat neurri ezartzen ditu inspiratzaile gisa, besteak beste: elikagai-soberakin posibleak gizarte-erakundeei ematea, horien banaketa bermatzeko; informazioa eta komunikazioak formatu digitalean banatzea, paperaren eta tintaren kontsumoa murrizteko; ontziratu gabeko produktuen erosketen bidez gainpaketatutako produktuak saihestea; beharrezkoa izanez gero, tinta biodegradagarriak erabiltzea; talde berde bat (pertsona edo taldea) eratzea, ekitaldiaren ingurumen-alderdiak zaintzeaz eta bertaratutako pertsonak sentsibilizatzeaz eta informatzeaz arduratuko dena; elikagaiak eta edariak aukeratzea ingurumen-iraunkortasuneko irizpide garrantzitsuenekin; edo mugikortasun jasangarria bultzatzea, besteak beste.
Ekitaldi Publikoei eta Iraunkortasunari buruzko Foru Dekretuak ezartzen du, halaber, Nafarroako Ekitaldi Publiko Jasangarria (EPSN/NEPJ) ikurra sortu dela. Bertan onartzen da ekitaldia ingurumen-jasangarritasuneko baldintzetan egiten dela, nahitaezko gutxieneko baldintzetatik haratago, eta modu aktiboan lagundu dela hondakinen prebentzioan eta kudeaketan, eta klima-aldaketa arintzen.
EPSN/NEPJren aintzatespena programa globaletara zabaldu ahal izango da. Programa horiek ekitaldien batukariak dira, esaterako herriko jaiak, betiere ekitaldi bakoitzak ingurumen-iraunkortasunaren irizpideak betetzen baditu.
Intsignia ekitaldi publikoa egin aurretik lortu eta erabiltzeko, erakunde antolatzaileak edo sustatzaileak ingurumen arloko eskumenak dituen departamentuari eskatuko dio, eta departamentu horrek ingurumen-iraunkortasunerako alderdiei buruzko informazioa eskatuko du.
Claves del Decreto Foral de Eventos Públicos y Sostenibilidad