Nafarroako Gazteriaren Institutuak deituta, datorren larunbatean, abenduaren 14an, 10:30ean, topaketa bat egingo da Iruñeko Gazteriaren Etxean, Nafarroako 2025-2028 Gazte Estrategia diseinatzeko. Guztira, 20 foro egingo dira 14 eta 30 urte bitarteko pertsonentzat, Nafarroako 12 herritan. Bertan, gazteek proposatutako gai interesgarriak eztabaidatuko dira, hala nola etxebizitza eskuragarri bat edo enplegu bat lortzeko zailtasunak, gizarte-, kultura- eta genero-aniztasuna edo aisialdi alternatibo eta inklusiboa.