Nafarroako Gazteriaren Institutuaren udako eskaintzak uretako, abenturako, kulturako eta kiroleko jardueretan plazak eskaintzen ditu, baita boluntariotzako tailer eta aukeretan ere. Horrela, aisialdi hezitzaile, ludiko eta komunitarioaren bidez udaz gozatzera gonbidatzen ditu gazteak, urteko une honetan garapen eta hazkunde pertsonal eta sozialerako espazioak izaten jarrai dezaten.