400 ikaslek baino gehiagok parte hartu dute gaur "Klima-aldaketa: gainditu dezakegun erronka!" jardunaldian. Ekimen hori "beste urrats bat da Nafarroako Gobernuak mugikortasun iraunkorraren aldeko apustua egiteko beharraz sentsibilizatzeko duen konpromisoan", adierazi du Óscar Chivite Lurralde Kohesiorako kontseilariak.