Nafarroako Aldizkari Ofizialean (NAO) Nafarroako Berdintasunerako Institutuaren (NABI / INAI) bi diru-laguntza deialdi argitaratu berri dira, emakumeen eta gizonen arteko berdintasuneko eta LGTBI+ berdintasuneko proiektuak bultzatzeko, emakumeen elkarteek, irabazi asmorik gabeko entitateek eta toki-erakundeek sustatuta. Nafarroako Gobernuak guztira 330.000 euro bideratuko ditu bi deialdi horietara, eta eskaerak egiteko epeak telematikoki irekita daude jada, Nafarroako Gobernuaren izapideen gunean gaitutako fitxen bitartez.