Nafarroako Gobernuak 2025ean Foru Komunitateari objektu baliotsuak eman zizkioten ehun pertsona eta erakunde baino gehiago saritu ditu ostiral honetan, Nafarroako Jauregiko Tronu Aretoan egindako ekitaldian.
Ekitaldian José Luis Arasti Ekonomia eta Ogasun kontseilaria izan da buru, eta Rebeca Esnaola Kultura, Kirol eta Turismo kontseilariak ere parte hartu du. Irekiera ekitaldian, Arastik eskerrak eman dizkie Nafarroako pertsona, familia eta entitate emaileei, "Nafarroako Gobernuarengan eskuzabaltasuna eta konfiantza erakutsi dutelako", eta Foru Komunitateko kultur ondarea hazi eta "zabalagoa eta baliotsuagoa" izan dadin lagundu dutelako.