2024an Foru Komunitateari objektu baliotsuak eman zizkioten pertsonak aintzatesten ditu Nafarroako Gobernuak
2025ko martxoaren 28, ostirala
Nafarroako Gobernuak 2024an Foru Komunitateari objektu baliotsuak eman zizkioten berrogeita hamar pertsona eta erakunde baino gehiago aintzatetsi ditu gaur, Nafarroako Jauregiko Tronu Aretoan egindako ekitaldian.