Nafar Lansare-Nafarroako Enplegu Zerbitzuak errotzeko programa bat antolatu du, Espainian/Nafarroan hilabeteak zeramatzaten 16 gazte migratzaile ostalaritzako profiletan trebatzeko. Gazte horiek, prestakuntza horretan duten parte-hartzeari esker, bizileku- eta lan-baimena izango dute. Ekintza honen helburuak pertsona horien laneratzea erraztea eta sektore honetako enpresei profesional kualifikatuak eskaintzea dira, gaur egun profil horiek betetzeko dauden zailtasunen aurrean.