Nafarroako Europako Solidaritatearen Taldeko hogei bat gaztek boluntariotzako esperientzia partekatu dute Donezteben

2022ko urriaren 31, astelehena

Nafarroako Gazteria Institutuak (NGI) topaketa bat antolatu du asteburu honetan  Doneztebeko Belbieretxea gazte aterpetxean, Nafarroan Europako Solidaritatearen Taldearen (CES) bidez boluntariotzan aritzen diren gazteen artean. Ekitaldian zehar, parte-hartzaileek esperientzia ebaluatzeaz gain, etorkizuneko aukeren gaineko informazioa eta baliabideak partekatu dituzte.

 Nafarroako Europako Solidaritatearen Taldeko hogei bat gaztek boluntariotzako esperientzia partekatu dute Donezteben