5/2026 Foru Legea, martxoaren 23koa, Nafarroako Boluntariotzari buruzkoa

2026ko apirilaren 7, asteartea

2026ko apirilaren 7an, Nafarroako Aldizkari Ofiziala argitaratu zen, eta Nafarroako Boluntariotzari buruzko Lege berria jarri zen indarrean, Foru Komunitateko ekintza boluntarioaren arau esparrua eguneratzen duena.

Lege berri horrek boluntariotza interes orokorreko jarduera gisa aitortzea indartzen du, herritarren parte-hartze solidarioa sustatzen du eta boluntarioentzako eta boluntariotza-programak garatzen dituzten erakundeentzako eskubide, betebehar eta printzipioen esparru komun bat ezartzen du.

Arauak boluntariotzaren ikuspegi inklusiboagoa eta gaurkotuagoa jasotzen du, jarduera-eremuak zabalduz eta errealitate sozial berrietara egokituz. Era berean, administrazio publikoen eta gizarte-erakundeen arteko koordinazioa bultzatzen du, eta boluntariotza-programen kalitatea, gardentasuna eta jasangarritasuna indartzen ditu.

Lege horren bidez, Nafarroak gizarte solidarioago, parte-hartzaileago eta kohesionatuago batekiko konpromisoa berresten du, boluntariotzaren ekarpena balioetsiz, garapen sozial eta komunitariorako funtsezko elementu gisa. Erakunde eta pertsona interesdunek legearen eduki osoa kontsulta dezakete, aplikatu beharreko berritasunak eta xedapenak zehatz-mehatz ezagutzeko.

Lege hau parte-hartze prozesu zabal baten emaitza da, eta prozesu horretan funtsezko zeregina izan dute boluntariotzako erakundeek, boluntarioek eta inplikatutako eragile sozial eta instituzionalek. "Navarra + Voluntaria" erakundeak berariaz eskertu nahi du hura egiten parte hartu duten pertsona eta erakunde guztien ekarpena, konpromisoa eta lan kolektiboa, haien ezagutza eta esperientzia funtsezkoak izan baitira arau partekatu bat eraikitzeko, Nafarroako boluntariotzaren errealitatearekin lerrokatua eta guztion ongia indartzera bideratua.

Legearen testu osoa Nafarroako Aldizkari Ofizialean kontsultatzen ahal da esteka honen bidez:

👉 https://bon.navarra.es/eu/iragarkia/-/texto/2026/66/3

International Volunteer Year 2026