Kulturako profesionalen elkarteentzako 2026ko dirulaguntza

2026ko apirilaren 10, ostirala

Diruz lagun daitekeen proiektuak proiektuaren aurrekontu osoa izango du, eta bertan egiaztatu ahal izango da erakundeak proiektu horri aurre egiteko dituen baliabide ekonomikoen (diru-sarrerak eta gastuak), giza baliabideen (bazkideak eta boluntarioak eta kontratatuak) eta materialen (azpiegiturak) arteko koherentzia.

42E/2026 FORU AGINDUA, martxoaren 11koa, Kultura, Kirol eta Turismoko kontseilariak emana, zeinaren bidez onesten baita kulturaren profesionalen elkarteentzako dirulaguntzen 2026ko deialdia. DDBN kodea: 892727.

Kultur Ekintza Zerbitzuak egin duen txostenean proposatu du onets daitezela kulturaren profesionalen elkarteentzako dirulaguntzen 2026ko deialdia eta haren oinarri arautzaileak, baimendu dadila 75.000,00 euroko gastua eta, azkenik, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadila foru agindu hau; eta kontuan harturik betetzen direla gastua baimentzeko legeak ezartzen dituen helburua, betebeharrak eta baldintzak, eta ikusirik kontu-hartzaile delegatuaren adostasuna ageri dela espedientean.

Horrenbestez, Kultura, Kirol eta Turismo Departamentuaren egitura organikoa ezartzen duen azaroaren 15eko 256/2023 Foru Dekretuak ematen dizkidan ahalmenak erabiliz,

AGINTZEN DUT:

1. Kulturaren profesionalen elkarteentzako dirulaguntzen 2026ko deialdia onestea.

2. Deialdiaren oinarri arautzaileak, foru agindu honen eranskinean jaso direnak, onestea.

3. Deialdi honen konpromisoei aurre egiteko, aurrekontuko kreditu hauek erreserbatu eta baimendu dira:

 
Ikus taula osoa

AURREKONTUKO PARTIDA

EKITALDIA

ZENBATEKOA

A20002-A2500-4816-334103: (E) Kulturaren profesionalen elkarteentzako dirulaguntza

2026

75.000,00

4. Foru agindu hau eta eranskina Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

5. Foru agindu hau Dirulaguntzen Datu Base Nazionalari jakinaraztea.

6. Deialdi honen eta oinarri arautzaileen kontra gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahal da, Nafarroako Gobernuari zuzendua, hilabeteko epean, argitaratu eta biharamunetik hasita.

Ikusi deialdi osoa hemen sakatuz (kanpoko esteka)

Kulturako profesionalen elkarteentzako 2026ko dirulaguntza
International Volunteer Year 2026