Elkartasunaren Nafarroako Nazioarteko Saria

2026ko apirilaren 30, osteguna

498/2026 EBAZPENA, martxoaren 30ekoa, Babes Sozialaren eta Garapenerako Lankidetzaren zuzendari nagusiak emana, "Nafarroa" 2026ko Elkartasunaren Nazioarteko Sariaren XXIII. edizioaren deialdia egin, eta haren oinarri arautzaileak onesten dituena.

Nafarroako Gobernuak, Eskubide Sozialetako, Ekonomia Sozialeko eta Enpleguko Departamentuaren bitartez, eta Laboral Kutxaren Lurralde Zuzendaritzarekin lankidetzan, "Nafarroa" Elkartasunaren Nazioarteko Sarirako deialdia egin du 2001. urteaz geroztik. Sari horren azken helburua izan da gizartea kontzientziatu eta sentsibilizatzea herrialde eta herri pobretuetako gizarte sektore babesgabeenen alde egiten den borondatezko elkartasun lanaren garrantziari buruz eta, orobat, garapen jasangarrirako helburuak eta giza garapena lortzen laguntzea, betiere eskubideen ikuspegitik eta genero-ikuspegitik begiratuta.

Babes Sozialaren eta Garapenerako Lankidetzaren zuzendari nagusiaren martxoaren 6ko 364/2026 Ebazpenaren bidez, Eskubide Sozialetako, Ekonomia Sozialeko eta Enpleguko Departamentuaren eta Laboral Kutxaren arteko lankidetza-hitzarmena onetsi zen, eta 25.000 euroko gastua baimendu "Nafarroa" 2026ko Elkartasunaren Nazioarteko Sarirako.

2026ko martxoaren 11n, "Nafarroa" 2026ko Elkartasunaren Nazioarteko Sariaren XXIII. edizioaren deialdirako lankidetza-hitzarmena sinatu zuten Eskubide Sozialetako, Ekonomia Sozialeko eta Enpleguko Departamentuak eta Laboral Kutxak.

Ikusi deialdi osoa hemen sakatuz (kanpoko esteka)

Elkartasunaren Nafarroako Nazioarteko Saria
International Volunteer Year 2026