Turismo Zuzendaritzak guztira 414.384 euroko laguntzak ebatzi ditu marketin eta garapen turistiko iraunkor eta inklusiborako

2023ko uztailaren 28, ostirala

Garapen Ekonomiko eta Enpresarialeko Departamentuak, Turismo, Merkataritza eta Kontsumo Zuzendaritza Nagusiaren bitartez, marketin eta garapen turistiko iraunkor eta inklusiboko jardueretarako diru-laguntzen deialdia ebatzi du, eta 414.384 euro banatu ditu laguntzetan Nafarroako Foru Komunitateko 29 elkarte eta kontsortzio turistikoren eta toki-erakunderen artean. Deialdirako esleitutako 420.000 eurotatik, 200.000,00 euro bideratu dira elkarte turistikoetara, eta hortik 194.383,99 euro egikaritu dira. Kontsortzio turistiko eta toki-erakundeentzat aurreikusitako 220.000 euro, berriz, osorik egikaritu dira. 

Turismo Zuzendaritzak guztira 414.384 euroko laguntzak ebatzi ditu marketin eta garapen turistiko iraunkor eta inklusiborako
International Volunteer Year 2026