Taberna lehendakariordeak nabarmendu du Nafarroako Gobernuak berdintasunarekin ekingo diola legegintzaldi berriari

2023ko irailaren 4, astelehena

Felix Taberna lehen presidenteorde eta Lehendakaritzako eta Berdintasuneko kontseilariak nabarmendu du Nafarroako Gobernuak legealdi berri honetan berdintasuna banderatzat hartuko duela. Felix Taberna, Eva Isturiz Nafarroako Berdintasunerako Institutuko zuzendari kudeatzailearekin bildu da, eta agerian utzi du gizonen eta emakumeen arteko benetako berdintasuna Foru Gobernuaren sei lehentasun politikoetako bat dela, eta Nafarroako Gobernu Aurrerakoi eta Plural baterako akordio programatikoan jasota daudela. 

Taberna lehendakariordeak nabarmendu du Nafarroako Gobernuak berdintasunarekin ekingo diola legegintzaldi berriari
International Volunteer Year 2026