VITISAD proiektuan parte hartzen du Landa Garapeneko Zuzendaritza Nagusiak, Mahastizaintza eta Enologia-EVENA Atalaren bitartez, eta proiektuak estatu-saria jaso du “EuropaSeSiente” kategorian, klima-aldaketara egokitzeko mahastizaintzako praktikak medio. Landa Garapen eta Ingurumeneko Departamentuko Mahastizaintza eta Enologia-EVENA Ataleko teknikariek saria jaso dute, eta Ana S Sagüés arduradunak honela adierazi du: “urte hauetan guztietan, proiektuaren esparruan egindako lana saritzen du sari honek, baina EVENAn sektorearekin elkarlanean garatzen den ikerketa-lana ere bultzatzen du”.