Nafarroako Gobernuak irabazi asmorik gabeko erakundeen trantsizio energetikorako laguntzak deitu ditu

2023ko uztailaren 18, asteartea

Garapen Ekonomikoko eta Enpresarialeko Departamentuak, Industria, Energia eta Proiektu Estrategikoen Zuzendaritza Nagusiaren bidez (S4), laguntzak deitu ditu irabazi asmorik gabeko erakundeentzat, 2023an trantsizio energetikora bideratutako jarduerak egin ditzaten. Deialdiaren oinarriak joan den ostiralean argitaratu ziren Nafarroako Aldizkari Ofizialean (NAO) eta, beraz, eskaerak aurkezteko epea uztailaren 15ean hasi eta abuztuaren 14an amaituko da.

Nafarroako Gobernuak irabazi asmorik gabeko erakundeen trantsizio energetikorako laguntzak deitu ditu
International Volunteer Year 2026