Nafarroako Gobernuak elkartasuna adierazi dio Marokori eta lurrikararen ondorioak arintzeko baliabideak eskaini ditu

2023ko irailaren 11, astelehena

Nafarroako Gobernuak elkartasuna adierazi die astelehen honetan Marokori eta haren herriari, eta, aldi berean, Espainiako Gobernuak emandako laguntzaren esparruan, joan den larunbatean izandako lurrikararen biktimak salbatzeko eta artatzeko lanetan laguntzeko prest agertu da.

7 magnitudeko lurrikarak, oraingoz, 2.100 hildako, 2.400 zauritu eta ehunka desagertu utzi ditu, eta horri etxebizitzetan, negoziotan eta azpiegituretan jazo diren kalte material ugariak erantsi behar zaizkio.

Foru exekutiboak Marokon jaiotako 17.797 nafarrei hala nola tragedia honen eraginez kaltetuak gertatu ahal izan diren familiartekoei eta lagunei bere “atsekabea, babesa eta estimua” adierazi die.

“Nafarroa, adierazi du Gobernuak, harrera lurraldea izateaz gain, zoritxarraren ondorioz kaltetuak suerta litezkeen beste herri batzuekiko elkartasunagatik nahiz lankidetzagatik bereizten da. Gobernuak, Espainiako Gobernuarentzat eskura jartzen ditu bere baliabide material eta gizatiarrak, bizirik dirauten pertsonak era koordinatu batean lokalizatu ahal izateko, zaurituak artatzeko eta jazotako kalte materialak konpontzeko, betiere, ahal den neurrian”.

Maria Chiviteren exekutiboak esker ona adierazi nahi die sorospen taldeei, lurrikararen osteko lehen une horietan erakutsitako esfortzu eta arretengatik. Gainera, herritarrak eta erakundeak animatzen ditu zorigaiztoak kaltetutako herri honi elkartasuna adierazteko  elkarretaratzeetan parte hartzera.

Erantzun arina eta espezializatua

Nafarroako Gobernua krisi-egoera horri aurre egin beharraz jakitun, nazioarteko erantzun humanitario arin eta espezializatua beharrezkoa da, berehalako erantzuna emateko esku-hartzeetarako dirulaguntzen deialdi baten bidez, 66.670 euroko laguntza jarri du Marokoren esku. Horrela, esku-hartze humanitarioetan espezializatutako GKEak, lehia askean, egoera ebaluatu eta ondoko herrialdean jardutea proposatu dezakete.

Nafarroako Gobernuak elkartasuna adierazi dio Marokori eta lurrikararen ondorioak arintzeko baliabideak eskaini ditu
International Volunteer Year 2026