Nafarroak indarkeria matxistagaren ondorioz umezurtz geratu direnentzako dirulaguntzak jarriko ditu datorren urtean, lehen aldiz

2023ko urriaren 5, osteguna

Nafarroak, lehen aldiz, indarkeria matxistagatik umezurtz geratutako seme-alabei zuzendutako dirulaguntzak jarriko ditu datorren urtean. Hala aurreratu du gaur Felix Taberna lehen lehendakariorde eta Lehendakaritzako eta Berdintasuneko kontseilariak Nafarroako Parlamentuan, Foru Gobernuak emakumeen aurkako indarkeriaren egiturazko arazoaren inguruan hartuko duen politika orokorrari buruz hitz egiteko egindako agerraldian. Laguntza hori berariazkoa izango da seme-alabentzat, berehalakoa eta kudeaketa errazekoa, eta bateragarria izango da beste prestazio batzuekin, hala nola umezurtz-pentsioarekin edo larrialdietarako laguntzekin.

Felix Tabernak nabarmendu du “erakundeok emakumeen aurkako indarkeriaren harira erantzun integral bat eskaintzeko ardura dugula, biktimen, bizirik atera direnen nahiz haien seme-alaben babesa hala nola segurtasuna ziurtatuz. Gure ardura da. Nafarroako Gobernutik, Nafarroako Berdintasuneko Institutuaren (NABI), bere zuzendari gerente Patricia Abaden eta haren talde osoaren bitartez, emakumeenganako indarkeria zantzu oro errotik ezabatzeko lan egingo dugu. Ezin gara Gobernu Onaz mintzatu emakume eta gizonen arteko berdintasuna erreala eta eraginkorra izaten ez den bitartean. Horretarako eta gobernantzaren baitan, Nafarroako Berdintasunerako Kontseilua gure politiketarako erreferente bat da”.

Lehen Lehendakariorde eta Lehendakaritza eta Berdintasun Departamentuko kontseilari jaunak, Nafarroako Berdintasunerako Institutua (NABI) bitarteko, emakumeenganako indarkeriaren arretan eta prebentzioan jarduketa publikoak koordinatzen jarraituko du, adingabeei arreta berezia emanez, esku-hartze integral baterako baliabideak sortuz eta bultzatuz, profesionalak, agente sozialak eta operadore juridikoak prestatuz, eta gizarte sentsibilizaziorako ekintzak garatuz.

Sexu indarkerietarako Arreta Integraleko Zentroa

NABI erakundetik, sexu indarkerietarako Arreta Integraleko Zentroa martxan jartzeko  azken urratsak ematen ari dira. Zentro espezializatu hau zabalik dago 24 orduz / astean  7 egunez / urteko 365 egunetan, sexu indarkerien esparruko arreta integral eta diziplina artekoaren prebentzioa eskaintzeko.

Zentro honek berealdiko aurrerapena suposatzen du arlo honetan, izan ere, emango den zerbitzuak, bertaratzen den emakume orori hitz egin ahal izateko konfiantzazko esparru seguru bat eskainiko dio, jasoko duten laguntza erabatekoa izanik. Era berean, aukera giltza bat izango da hain hedatuta eta ikusiezin bihurtuta egoteaz haratago, emakumeak euren bizi-ziklo osorako kaltetzen dituen sexu indarkeria agerian jartzeko.

Foru Exekutiboaren beste ekintza lehenetsia, emakumeenganako indarkeriaren biktima direnak akreditatzeko NABI erakundean “leihatila berezi” bat sortzea izango da. Zeren NABItik oraindaino emakumeenganako indarkeriaren biktimak etxebizitza babestu bat lortzeko akreditatzen ditu. Indarkeriaren biktimak direnentzako gainerako akreditazio denak, Justiziako Gizarte Zerbitzuaren mendeko Delituaren Biktimentzako Asistentzia Bulegoak bideratzen ditu. Bereizgarri horren bidez, emakumeen aurkako indarkeriaren biktimentzako prestazio, laguntza eta baliabide guztiak eskura litezke, salbuespen bat izanik: BOE etxebizitzaren erreserba.

Nafarroako Gobernuak akreditazio guztiak NABI erakundean zentralizatu nahi lituzke. Horrela, bizirik dirautenen kaltea hobeto bideratzeko aukerak hobetuko lirateke, haiek dagokion akreditazio eskariaren helburuari jarraiki organismo ezberdinetara jotzerakoan egin behar izaten dituzten tramiteak errepikatzea saihesteko, biktimaren egoera berretsi behar izatea ekidinez. Horrez gain, akreditazio-prozedurari dagozkion homogeneotasun eta zeharkakotasuna emango litzaizkioke, segurtasun juridiko handiagoa emanez, eskari, erregistro eta segimendu teknikoaren mekanismoa erraztuz.

Nabarmentzekoa da, bestalde, NABI erakundetik lan egingo dela Nafarroako Gobernua eta toki erakundeen arteko koordinazio nahiz lankidetza akordio edo protokoloak irmotu eta sinatzeko, indarkeria matxistaren esparruan. Emakumeen aurkako indarkeriaren biktimen harrera eta babeserako egoitza-baliabideak sendotu egingo dira, urrakortasun egoera berezitik bizirik atera direnentzako harrera baliabide berriak inplementatuz.

Itun nahiz kontratu ezberdinen bultzada eta segimendua, mutilazio genital femeninoaren aurkako Protokoloaren eguneraketa, Derrigortutako Ezkontzen Protokoloaren onarpena edota Nafarroako emakumeen aurkako indarkeria koordinatzeko Erakunde Arteko III. Hitzarmenean inplikatutako agente ezberdinen (osasun, polizia, gizarte, juridiko eta sozial, hezkuntza, enplegua esparruak) prestakuntza espezializatu baterako bultzada lirateke datozen urteetarako beste jarduketa-lerroetako batzuk.

1.500 emakumeen salaketa indarkeria matxistagatik 2023an

Nafarroan, urte honen hasieratik egundaino, abuztuak 31, emakumeen 1.517 salaketa erregistratu dira indarkeria jasan izatearen ondorioz, aurreko urteko aldi berdinarekiko % 21 gehiago. Hedapen hori, halaber beste Autonomia Erkidego batzuetan jazotakoa,  bestalde, sentsibilizazio eta kontzientziazio handiago baten adierazletzat hartzen da.

Abuztuan 198 polizia-salaketa erregistratu dira emakumeen aurkako indarkeriagatik Foru Komunitatean. Horietatik % 56 indarkeria fisiko eta psikikoagatik; % 13 berriz, indarkeria psikikoagatik; % 17, babes agindua urratzeagatik; eta % 14 sexu-indarkeria dela-eta.

Nafarroak indarkeria matxistagaren ondorioz umezurtz geratu direnentzako dirulaguntzak jarriko ditu datorren urtean, lehen aldiz
International Volunteer Year 2026