Nafarroako Gobernuko Kultura Zuzendaritza Nagusiak – Vianako Printzea Erakundea – 2022ko otsailean abian jarri zuen "Hazien liburutegia" izeneko proiektua zabaltzen ari da oraindik ere -24 liburutegi parte hartzaile-, eta Kultura Ondare Immaterialaren zati gisa finkatzen da, osasunarekin eta ingurumenarekin lotutako jakintzak bilduz. Lankidetza izaerako ekimena da, aliantza eta proposamen berriekin haztea bilatzen duena. Gainera, 10.000 dolar eskuratu ditu 2022ko Iberbiblioteca laguntzen deialdian.