Gazteentzako Informazio Puntuak, gazteria komunitatearekin lotzen duten hariak

2025ko uztailaren 3, osteguna

“Leku berri batera iristea ez da erraza, ez duzu eta ezer ezagutzen”, esan du Miguel Lastrak, duela hiru urtetik hona Nafarroan bizi den 20 urteko gazteak. Harentzat, “gazteei interesatzen zaizkien gaiei buruzko era guztietako informazioa ematen dizuten leku bat izatea” funtsezkoa izan zen. Leku horiek gazteria komunitatearekin lotzen duten hariak dira, Gazteentzako Informazio Guneak, eta Nafarroan guztira 35 espazioko sare bat osatzen dute. Sare horretara batu berria da SEI Elkartea, migrazio-doluen eta familia berriz elkartzeko prozesuetan laguntza ematen aritzen dena.

 Gazteentzako Informazio Puntuak, gazteria komunitatearekin lotzen duten hariak