Fernando Domínguez Osasuneko kontseilariak eta Amparo López Barneko, Funtzio Publikoko eta Justiziako kontseilariak goizero, uztailaren 7tik 14ra, mobilizatzen duen dispositiboaren zati bat bisitatu dute gaur goizean, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzua (SNS-O) eta sanferminetako entzierroen martxa egokia bermatzen duen segurtasun-taldea. Kontseilariek eskertu egin dute entzierroetan zauritutako pertsonak artatzen dituzten osasun-arloko langileek eta boluntarioek egunero egiten duten lana, bai eta lasterketan zehar zabaldutako segurtasun-indarren dispositiboak eskaintzen duen laguntza ere.