Chivite Lehendakariak nabarmendu duenez, landa-eskola funtsezko tresna da despopulazioaren aurka borrokatzeko eta errotzea sendotzeko

2023ko urriaren 17, asteartea

María Chivite Navascués Nafarroako Lehendakaria Alloko La Cruz Haur eta Lehen Hezkuntzako ikastetxe publikoan izan da gaur, 2023/2024 ikasturteari hasiera emateko ekitaldian. Nafarroako 65 udalerriri zerbitzua ematen dien Landa Eskolen Sarea osatzen duten eskoletako bat da.

Bere esku-hartzean, Lehendakariak nabarmendu egin du landa-eskolek garatu ohi duten funtzioa “hezkuntza txoko orotara hurbiltzean” eta modu horretan, gizarte nahiz lurralde kohesioari ekarpena egitean, “despopulazioaren aurka borrokatuz, gure herrien errotzea eta etorkizuna bermatze aldera”, erantsi du.

Horrez gainera, batzuen eta besteen lankidetzarekin eremuak eta ezagutzak partekatzen dituzten adin ezberdinetako graduaniztun ikasgelak baliatuz eskola hauek izaten duten funtzionamendua eman du jakitera; “eskola hauek, hain zuzen ingurune txikietakoak izateagatik, lotura hertsia dute tokiko bizitzarekin” adierazi du. Eta horrez gain esan du, “tamaina txikiagoak” bidea ematen duela hezkuntza berritzailerako proiektuak martxan jartzeko, esaterako, proiektuetan nahiz eredu inklusibo batean oinarritutako eta berdinen artean eginiko lankidetza-ikaskuntza.

Lehendakariarekin batera, irekitze-ekitaldira bertaratu dira Nafarroako Parlamentuko bigarren lehendakariorde Juan Luis Sanchez de Muniain; Hezkuntzako kontseilari Carlos Gimeno; Alloko alkate Susana Castanera hala nola talde parlamentarietako bozeramaileak.

Ikasturte hasierako ekitaldiarekin batera, Nafarroako Lehendakariak hizpide izan ditu Hezkuntza Departamentuak aldi honetan martxan jarri dituen bestelako ekintzak, kasu inklusioaren araudi berria, pedagogia terapeutikoaren profesionalen ordutegia luzatuz edo Ikaskuntzarako Diseinu Unibertsala (DUA) aplikatzeko programa baliatuz zeinen helburua den ikasleria guztiak modu ezberdinetan eta ikasgelan bereizitako ikaskuntza tekniken bitartez ikasten duela bermatzea.

Azkenik, iragarri du Hezkuntza Departamentuak prozesu bat jarri duela martxan zeinen arabera eskola-jangelen arautegia aldatuko duen foru dekretu bat elaboratuko den, bere helburua izanik xede orotarako hezkuntza esparruan txertatzea, jangelaren urteko 175 egunak bermatuz, iraila eta ekaina barne, ikastetxe bakoitzak dituen eskola-egunak alde batera utzita.

La Cruz Landa Eskola

Lehendakariak eta ikasturtearen irekitze-ekitaldiko parte hartzaileek, Antonio Carmona ikastetxeko zuzendaria lagun, Alloko La Cruz Haur eta Lehen Hezkuntzako Ikastetxe Publikoa bisitatu dute, zein gaur egun euren ikasketak A, G, A/PAI, G/PAI eta D/PAI ereduekin egiten ari diren 8 multzotan banatutako 68 ikaslerekin kontatuz.

Nafarroako 12 hezkuntza-eremutan banatutako Landa Eskolen Sarea osatzen duten ikastetxeetako bat da zeinetan denera 2.999 ikasle dauden 280 taldetan, barne hartuz Haur Hezkuntzako bigarren zikloa eta Lehen Hezkuntza eta eskola horietako zazpiek Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza eskaintzen dute.

Saretik, eremuko proiektua dinamizatu eta koordinatzeko landa-eskola bistaratze aldera lanean ari diren 15 koordinatzaileren laguntzarekin kontatuz, graduaniztun landa-eskola horietako irakasleentzat heziketa zehatza edota zuzendaritza-taldeei babesa eskaintzeko beharra nabarmendu dute, izan ere, bere azalpenen arabera, “eskola hauetako irakasleei goi mailako konpromiso eta inplikazio maila eskaintzen zaie”.

Ikasturteko datuak

Joan den irailean klaseen hasierarekin kointzidituz jakitera eman zen bezala, Nafarroako hezkuntza sistemak 2023/2024 ikasturte honetan guztira 113.136 ikasle hartu ditu, hau da, hezkuntza sare publikoaren % 67a, zeinek 75.828 ikasle hartu dituen; denera 37.308 dira itunpeko ikastetxe pribatu batera joaten direnak.

Aldi berean, guztira 3 urteko 5.072 neska-mutil gehitu zaizkio hezkuntza-sistemari eta horietatik 3.231 (% 63,7) sare publikoko ikastetxetara joan omen dira eta 1.841 berriz, itunpekora. Total horretatik, 3.624 ikasle A eta G hizkuntza ereduetan matrikulatu dira eta 1.448 B eta D ereduetan.

Chivite Lehendakariak nabarmendu duenez, landa-eskola funtsezko tresna da despopulazioaren aurka borrokatzeko eta errotzea sendotzeko
International Volunteer Year 2026