Alfaro lehendakariordeak migrazio politiken inguruko lan ildoak aurkeztu ditu Pertsona Migratzaileen Foroan

2023ko azaroaren 21, asteartea

Hirugarren lehendakariorde eta Etxebizitzako, Gazteriako eta Migrazio Politiketako kontseilari Begoņa Alfaro 50 pertsona ingururekin, migranteen hainbat elkarte eta taldeetako kideekin, bildu da gaur arratsaldean Pertsona Migratzaileen Foroan, legegintzaldi honetako lehenengoan. Bertan, Departamentuak datozen lau urteetarako migrazio politiken arloan dituen lan ildoak aurkeztu ditu, eta mezu irmoa eman du: "Gobernu honek ez du inolaz ere onartuko arrazakeria edo xenofobia zantzurik, hazten ari den olatu xenofobo kezkagarri honen barruan".

Alfaro lehendakariordeak migrazio politiken inguruko lan ildoak aurkeztu ditu Pertsona Migratzaileen Foroan
International Volunteer Year 2026