Adin ertaineko emakumea, langilea, ikasketa-maila handikoa, tamaina ertain-handiko herri batean bizi dena eta bere kargura pertsonarik ez duena da Nafarroako boluntarioaren profila, Nafarroa Orotan Lagun plataformak 2023an egindako txosten baten arabera. Azterlanak, gainera, jasotzen du pertsona horiek beste mota bateko lankidetzak egiten dituztela beste erakunde batzuekin, eta Foru Erkidegoan boluntariotzaren kolektiboaren feminizazio maila handia adierazten du, Nafarroan hamar boluntarioetatik sei emakumeak baitira.
Lehen lehendakariorde eta Lehendakaritza eta Berdintasuneko kontseilari Felix Tabernak eta Lehendakaritza, Gobernu Irekiko eta Nafarroako Parlamentuarekiko Harremanetako zuzendari nagusi Joseba Asiainek gaur eman dituzte jakitera datuak prentsaurreko batean zeinetan “Nafarroako Pertsona Boluntarioa” saria ere aurkeztu den, datorren urtetik aurrera bere dedikazio, bere eredugarritasun sozial edota bere jardueren garrantziagatik nabarmendu diren pertsona boluntarioak aitortuko dituena. Aurkezpenean partaide izan dira halaber Nafarroa, Aragoi eta Madrilgo Medicus Mundi entitateko ko-zuzendari Natalia Herce eta Juan Bonal Fundazioko boluntario Fernando Hernandez, zeinek euren boluntariotza esperientziak partekatu dituzten.
Taberna lehendakariordeak boluntariotzaren zeregina deskribatu du “oinarrizko pieza bezala herrialde bat eratzeko, zeinek gizarte solidarioak, inklusiboak eraikitzen dituen, halaber partaidetza aktiboa sustatuz. Elkartasuna eta enpatia sustatzen ditu, Komunitate kontzeptua indartuz eta pertsona boluntarioaren garapen pertsonala hobetuz”. Gainera, “boluntariotza aldaketa sozialaren motorra da arazo garrantzitsuei aurre egiterakoan eta horiekiko kontzientziatzea bultzatzerakoan” erantsi du Tabernak.
“Nafarroako Gobernutik gure asmoa da boluntariotza aktiboki babestu eta sustatzea; boluntariotzak eskoletan eta komunitateetan duen balioarekin lotutako hezkuntza eta sentsibilizazioa sustatu nahi dugu, horrez gain sektore publikoa, sektore pribatua eta hirugarren sektorea arteko lankidetza bultzatuz, boluntariotzaren inpaktua nabarmenki hedatze aldera. Eta pertsona boluntario akreditatuen kopurua bikoiztera konprometitzen gara,” esan du lehen Lehendakariordeak. Gogoan izan behar dugu gaur egun Nafarroa, Orotan Lagun plataforman 2.851 pertsona daudela inskribatuta.
Pertsona boluntarioekiko aitortza
Boluntariotzaren balioak sustatze aldera, Nafarroak datorren urtetik aurrera, saritu egingo ditu “Nafarroako Pertsona Boluntarioa” aitortzarekin, pertsona boluntarioak, fisikoak edo juridikoak, zein bere dedikazio, eredugarritasun sozial edo bere jardueren garrantziagatik nabarmentzen diren. Nafarroako Gobernuak boluntariotzaren esparruan emango duen aitortzarik gorenena da, zein xedatuta zegoen baina oraindik garatu gabe, Nafarroako Boluntariotzaren martxoaren 27ko 2/1998 Foru Legean.
Foru Exekutiboak aste honetan adostu du aitortza hau arautuko dien Foru Dekretuaren xedapena finkatzea, zein une hauetan Nafarroako Kontseiluaren irizpena jasotzeko zain dagoen. Urte honen amaieran golardo honen deialdia argitaratzea aurreikusten da; bere hautaketak adostasun maila goren bat eskatuko du.
Hautagaitzak edozein pertsona fisiko edo juridikok aurkeztu ahal izango ditu, merituen memoria batekin batera. Batzorde tekniko batek proposamenen egokitasuna ikuskatuko du, gehienez ere hiru hautagaitza onartuz. Nafarroako Boluntariotzaren Kontseiluak, planteatutako emakida proposamenaren aurrean, Nafarroako Gobernuari eskatuko dio proposatutako hautagaitzetako baten aldeko aitortza ematea.
Nafarroako boluntariotzaren etorkizuna
Golardo hau martxan jartzea posible da urte amaiera arte indarrean mantentzekotan den II. Boluntariotza Planaren baitan. Gaur egun elaboratzeko bidean dago III. Boluntariotza Plana—zeinekin datozen 4 urtetan Nafarroako boluntariotza bultzatzeko neurriak nahiz lehentasunak xedatuko diren. “Plan hau herritarrentzat da, hasiera-hasieratik Nafarroako boluntariotzan inplikatutako agente ezberdinekin entzute eta solasaldi prozesuari jarraiki diseinatua” esan du Lehendakaritza, Gobernu Irekiko eta Nafarroako Parlamentuarekiko Harremanetako zuzendari nagusi Joseba Asiainek.
Horrez gainera, Asiainek nabarmendu egin du Nafarroa, Orotan Lagun plataformak II. Boluntariotza Planean barne hartutako jarduerei esker lortutako bultzada eta garapena. Plataformak, gaur egun, bere webgunean eskaintzen ditu ehun boluntariotza jarduera inguru Nafarroako 14 udalerritan: Iruņa, Zizur Nagusia, Tutera, Aranguren, Berriobeiti, Lizarra, Tafalla, Aitzoain, Corella, Cortes, Lizaso, Jaitz, Atarrabia eta Lekunberri. Ekintzak esparru hauek barne hartzen ditu: ingurumena, komunitatea, garapenerako lankidetza, kultura, kirola, aisia eta olgetarako heziketa, soziala eta sozio-sanitarioa.
Gogoan izan Nafarroa, Orotan Lagun Foru Exekutiboren boluntariotza plataforma dela, NASERTIC enpresa publikoak kudeatzen duena, zeinen bidez herritarren boluntariotza jardueretan partaidetza aktibo, aske, solidario, altruista eta arduratsua sustatzeko xedea kontuan hartuta erakundeak eta pertsonak harremanetan jartzen diren.
Pertsona interesatuek, dagokion webgunean kontsulta dezakete esparru ezberdinetako boluntariotza programen katalogo eguneratua, baita herrien araberako bilaketa bat egin ere. Gaur egun, Nafarroa, Orotan Lagun plataforman 156 entitate daude erregistratuta eta 2.851 pertsona daude inskribatuta.