112aren Egunean, Valentzian DANAk kaltetutako herriei laguntzeko Exekutiboarekin lankidetzan aritu ziren enpresak, erakundeak eta boluntarioak aintzatetsi ditu Nafarroak

2025ko otsailaren 11, asteartea

Nafarroako Gobernuak 112 larrialdietarako telefono bakarraren Europako Eguna ospatu du gaur eguerdian, urtero otsailaren 11n ospatzen dena. Ekitaldi horretan, joan den urrian Valentzian DANAk kaltetutako herriei laguntzeko erabili ziren baliabideak kudeatzen eta koordinatzen Foru Gobernuarekin lankidetzan aritu ziren enpresak, erakundeak eta boluntarioak aintzatetsi dira. Ekitaldi berean, Babes Zibilak 112 SOS Nafarroa Larrialdiak Kudeatzeko Zentroaren jarduera-datuak aurkeztu ditu, eta guztira 653.507 dei jaso zituen iaz.

112aren Egunean, Valentzian DANAk kaltetutako herriei laguntzeko Exekutiboarekin lankidetzan aritu ziren enpresak, erakundeak eta boluntarioak aintzatetsi ditu Nafarroak